XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) egurrezko eraikuntza ziztrinak; baina uharte osoa, mendebaldeko muturra eta itsasertzeko hondartza zuriaren ibi-marra ezik, Britania Handiko lorazainek hainbat estimatzen duten mitre usaintsuez osatutako txaradi hertsi batez estalia dago.

Zuhaiska hau maiz hazten da hamabost edo hogei oineko òina: 30 bat cm gutxi gorabehera. alturaraino eta ia gaindiezinezko basartea osatzen du, bere usain ederrez inguru guztia lurrindatuz, bestalde.

Txaradi horren sakontasun ezkutuenean, uharteko lekurik aldenduena den ekialdeko muturretik ez oso urrun, Legrandek etxola bat eraiki zuen, eta han bizi zelarik, ia ezustean egin genuen ezagutza, laster adiskidetasun mina bihurtuko zen ezagutza, atzerriratu haren izateko erak interesa eta estima erakartzen bait zuen.

Heziketa ezin hobearen jabe eta ezohizko buru-azkartasunekoa zela aurkitu nuen, nahiz eta bakarzaletasunak maiz menperatua eta malenkonia eta gartsualdiko egoerak penagarriki aldizkatzen zituena.

Liburu askoren jabe zen baina gutxitan ikusi nuen irakurtzen.

Bere atsegin eta atseden garaiak ehizak eta arrantzak betetzen zituen, edo hondartzetan eta mitrezko txaradietan noraezean, maskor eta entomologia bildumetarako ale bila ibiltzeak; zeukan zomorro bilduma Swammerdamm baten enbidia sortzeko adinakoa zen hain zuzen ere.